
Gertaerak
2010 DANBORRADA

Cenamos un muy especial menu de Tamborrada ataviados con el gorro de cocinero y el zapi azul.
A las 12:00 de la noche, la izada de la bandera al son de la Marcha de San Sebastian. Los asistentes se dividieron en tambores y barriles.
El ambiente fue tan bueno que la sobremesa se alargo hasta las 3:30 a.m.
GAZTA TOUR 2010
2010 urtea hasteko urtarrilaren 2an elkartu ginen Arantzazun. Urteko lehen ekintza Arantzazuko Gomiztegi Baserrian izan zen. Gomiztegin 300 ardi latxa baino gehiago dituzte gaztagintzarako.
Batis Otaegi, Arantzazuko Artzain Eskolako zuzendariak eman zigun ongietorria,eta bera izan zen ere ardi esplotazioa erakutsi ziguna.
Ardi Latxak ezagutzeaz gain, gazta prozesua nola ematen den ikusi eta ikasteko aukera izan genuen.
Arantzazuko Artzain Eskola bixitatzeko aukera ere izan zen, bertara Nikolas Segurola eta Peio Zabala gerturatu ziren Gomiztegi baserriko historia eta istorioak kontatzera.
Shanghaiko Euskal Etxeak bertso baten oparia jaso zuen beraien eskutik:
Euskal odola eraman arren
Txina ez dezute salgai,
Euskal Herrian ez gera inoiz
kanpoko herrien etsai,
Shangaiko Euskal Etxeko jaunak
lagunak egiten jarrai,
aurrerantzean izan gaitezen
elkarren lagun ta anai,
maitasunezko katez lotuak
Gomiztegi eta Shangai.
Gomiztegin bertan egiten duten gazta dastatzeko aukera bikaina ere izan genuen, zein baino zein hobea!
Eguna bukatzeko, denok inguruko elkate batera joan ginen bazkaltzera.
Para terminar la jornada, nos fuimos todos a la sociedad a comer.
2009 NEGUKO MUS TXAPELKETA

Azaroak 28 larunbata, Shanghaiko Euskal Etxean Neguko Mus Txapelketa antolatu zen. Hamalau bikote inguru elkartu ziren bertan kartetan jolastera. Oraingo honetan, txapelketa 4 erregetara jokatu zen, ta baten bat kokildu ere.
Giro politta izan zen arratsaldean zehar. Ta indarrak hartzeko, pintxo platera eskaini zen: entsaladila, kroketak, ta tortila patataz osatua.
Lehia bizia sortu zen azken partidetan baina txapela etxera bikote bakarrak eramateko aukera zen. Finala jokatzen: Txurruka-Plazaola bikotea Mendiburu-Diez bikotearen kontra. Izerdiak, nerbioak... baina azkenean, txapeldunak: Iñigo Mendiburu ta Santiago Diez izan ziren.
MARITXU KAJOI SH09

Larunbata azaroak 14, Shanghaien elkartu ginan lehendabizikoz Maritxu Kajoiri ongi etorria emateko.
19:00tan poteoa hasi zen, gutxinaka jendea gehitzen joan zen, zein dotore baina dotoreago.
21:00tan Gure Maritxu iritsi zen, han bildu ziren 45 lagunen begirada txundituen aurrean.
Maritxuren aparizioa ta gero, Maritxu hartu, ta Kuluska jatetxean afaldu genuen danok.
Afal ostean, Maritxuri bertsoak kantatu zitzaizkion, betiko Maritxu nora zoaz? eta baita bertsio txinatarra ere:
Maritxu nora zoiaz
eder galant hori,
Txinalderantza noia
nahi badozu etorri.
Txinaldean zer dau ba?
Euskaldunak Shanghain,
elkartuta daz danak
gogotsu nire zain.
Shanghain Euskal Etxian
Maritxu ohore
traje ta soinekuaz
dotore dotore.
Ni hao Maritxu ni hao
zure zain gingozen,
beraz hasi gaittezen
Maritxu ospatzen!
2009 BABARRUNADA

Urtero bezalaxe, Kunshango Anaitasuna baserrian egiten den Babarrunadan, Shanghai ta inguruko euskaldun ia gehienak animatu ziren bazkarira. Aurtengoan 50 lagun inguru bildu ginen babarrunak jatera, baina ez babarrunak soilik, txorixo, odolki ta kostilaz jositako platerkada ederrak jateko aukera bikaina izan zen.
Tripa ondo bete ta gero, kartak atera, ta mus jokoa izan zen nagusi (apustuak ere medio mahai askotan), partxisera jolastu zuenik ere izan zen.
MIKEL MARKEZ

Mikel Markez euskal kantantea Euskal Etxea bisitatzen izan zen urriaren 18an, Castaña Orfeoiko lagunekin batera bidaiatzen ziharduen Txinan zehar, ta Euskal Etxera etorri zenean bere musika zoragarriaz gozatzeko aukera izan genuen zuzen zuzenean.
Gitarra eskuan, ta irrifarrea ahoan, bi abesti jo zituen han bildu ginen guztientzako: Marinelaren Bakardadea ta Zure Begiek.
ZureBegiekBilduma1988-2008 zda oparitu zigun ta baita sinatu ere. Mila esker!
GAZTELUBIDEKO CASTAÑA ORFEOIA
2009ko urriak 18 igandean, Gaztelubideko Castaña Orfeoiaren eta bere lagunen bixita izan genuen Shanghaiko Euskal Etxean.
Urtero Orfeoiak bidaia bat antolatzen du, ta aurtengoan Txina aldera etortzea erabaki zuten.
Aukera bikaina beraz beraien musikaz zuzenean gozatzeko.
Goizeko 10ak aldera Orfeoiko 15 lagun eta beraiekin bidaiatzen zuten beste 50 bat lagun etorri zitzaizkigun.
Lehendakariak eta lehendakari ordeak ongietorria eman zieten, baita pergamino txinatar batekin esker ona adierazi ere. Orfeoiko lagunek aldiz, Gaztelubideko historia kontatzen duen liburua eta beraien musica cda oparitu zizkiguten. Hamaiketako ederra dastatu ta beraien musika ta ahotsek Euskal Etxea bete zuten.
12tan St. Peters elizako mezara joan ginen, bertan Orfeoiak kantatu zuen.
Eguna ondo bukatzeko ia 100 bat lagun joan ginen Txinatar jatetxe batera bazkaltzera. Bazkal ostean, kantu ta par asko. Egun zoragarri bikaina izan zen.
KONTXAKO ESTROPADAK 2009
Irailak 13 igandea, Shanghaiko Euskal Etxean elkartu ginen Kontxako Estropadetaz gozatzeko, urrutitik bada ere giroa bazen.
Ohi bezalaxe, bazkariakin hasi genuen eguna, ta ondoren arratsaldeko 6:00tan zuzenean telebistan ikusi genituen trainerak lehian Kontxako Bandera lortzeko.
Etorri ziren lagunen artean askok bere traineraren kolorea janztea erabaki zuten, morea, berdea, gorria, txuria, ...
1. FUTBOLIN TXAPELKETA INTERNAZIONALA

Uztailak 25 jokatu zen 1. Futbolin Txapelketa Internazionala Ander Zozaia bazkideak Euskal Etxeari oparitu zion fulbolinari esker.
SANFERMIN JAIALDIA SHANGHAIEN

Uztailak 4 larunbata La Verbena izeneko jatetxean ospatu zen 5. aldiz Sanfermin Jaialdia Shanghaien El Kiliki Mandarineko Iruñako laguneei eskerrak.
Txuriz jantzita joatea eskatzen zen noski, eta Kilikikoak hara joan zirenei hain ospetsua den zapi gorria eman zien.
Buffet erako afaria, sangria edateko ta dantza egiteko musika. Jota batzu dantzatzeko aukera ere egon zen.
GORA SAN FERMIN!
II. EUSKAL PRODUKTUEN LEHIAKETA: GAZTA LEHIA.

II. Euskal Produktuen Lehiaketaz gozatzeko aukera izan zen ekainak 27 larunbateko arratsaldean Euskal Etxea. Aurtengo edizioan gazta izan zen protagonista, iaz txakolina izan zen ordea.
Bertara hurbildu ziren gaztazale amorratu guztiak. Gazta dastatzeko moduari buruzko hitzalditxo eman zen, baita gazta egiteko prozesuari buruzko bideo emanaldia ere.
Epaimahaia gaztak ekarri zituzten zortziez osaturik egon zen. Epaimahaikideak gazta ezberdinak dastatu eta puntuatu zituzten.
Puntuak kontatzen ziren bitartean hara hurbildu ziren guztiek gaztak dastazteko aukera izan zuten eta baita haragi parriladaz gozatzeko ere.
Gazta irabazlea Mikel Plazaola beasaindarrak ekarritakoa izan zen. Ilorreta da gaztaren izena eta Bedaiokoa da.
Lau gazta finalistetatik baten bat etxera eraman nahi zutenentzako aukera egon zen subasta txikian.
FUTBOL TXAPELKETA

Pasaden larunbatean ekainak 13 futbol txapelketa bat antolatu genuen Kataluniako eta Txileko lagunekin. Hiru futbol talderen arteko txapelketa izan zen beraz, Katalunia, Txile eta Euskal Herria.
Ez zen erreza izan futbolera jolastea eguraldi latza atera baitzen, tenperatura izugarri altua eta bero jasan ezina. Ur litro mordoa edan ziren egarriari aurre egiteko, baita txinatarrei horrenbeste gustatzen zaien te berde gatorade botilak, baina ez zen nahikoa izan izerdia ekiditeko.
40 minutuko hiru partido jokatu ziren, emaitzak honako hauek izan ziren:
- Katalunia vs. Euskal Herria = 1-3.
- Euskal Herria vs. Txile = 4-1.
- Txile vs. Katalunia = 5-1.
Txapelketa amaitu ostean, elkarrekin joan ginen danok eztarriak freskatzera garagardo batzukin.
2009 udaberriko MUS TXAPELKETA

Pasaden larunbatean maiatzak 23, Shanghaiko Euskal Etxean arratsaldeko 15:00tan 2009 Udaberriko Mus Txapelketari eman zitzaion hasiera. Oraingo hontan 19 bikote muslarik parte hartu zuten. Ia 40 lagun jolasean eta beste 20 inguru giroaz gozatzen.
Mus partidak jokatzen zijoazen heinean, jokalariak eta gainontzekoak ahora zer eraman izateko, janaria ere egon zen. Baina oraingo hontan, janaria prestatzeko Martin Berasategirekin lan egiten duten bi sukaldari lagun hurbildu ziren Euskal Etxera: Maxime Fanton eta Yago Marquez. Txapelketara bertaratu zirenak beraz, besteak beste, pintxo ezberdinak, gazpatxoa eta haragia parrilan, dastatzeko aukera bikaina izan zuten.
Bikoteak eliminatzen joan ziren gutxinaka, baina giroa pil pilean. Finalera iritsi ziren bi bikoteak, tentsioa nabaritu zuten, Mikel Olarte-Jokin Gaztanazatorre bikotea Pablo Fano-Jose Luis Ruíz bikotearen kontra. Lehia politta izan zen, baina azkenean, txapeldunak Olarte eta Gaztanazatorre izan ziren, Fagor Industrialeko bikotekidea garaile atera zen.
JAZZ BBQ: MUSIKA TA JANA BAT.

Maiatzak 9 eguerdi partean, Euskal Etxean urteko lehen barbakoa antolatzea erabaki genuen Shanghaiko eguraldi ona aprobetsatuz. 30 bat lagun bildu ginen guztira.
Haragi jana baina lehen, Long Undertones izeneko Jazz taldeak kontzertu txiki bat eskeini zuen. Jazz musika talde hau Shanghaien bizi diren atzerritarrek osatzen dute, eta musikagatik duten zaletasunak batzen ditu.
Taldekide guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu guretzako kontzertu hau emateagatik, eskerrik asko:
-Chen Haiyin (piano, vocals)
-Cathy Crossing (saxophone)
-Christian Devillers (guitar)
-Jacob Maskell-Key (drum kit)
-Bas Overtoom (bass)
-Jim Poppelwell (saxophone)
-JP Villanueva (vocals)
Ordubeteko kontzertua, eta erdian deskantsu bat pintxo batzurekin indarrak hartzeko eta edari batzurekin egarriak freskatzeko eguzkiak bete betean jotzen baitzuen Euskal Etxeko terrazan.
Kontzertua bukatu eta haragia parrilan jarri genuen fundamentoz bazkaltzeko.
2009ko IÑAUTERI FESTA: the 70s

Apirilak 25 larunbata, Euskal Etxean bildu ginen mozorro festarako, 70. hamarkada gai gisa.
Gehiengoa animatu zen mozorretzea eta par batzuk egiteko aukera izan genuen batzun eta besteen pintak zirela eta. Eguzkitako betaurreko handiak, pelukak, galtza kanpanoloak, biboteak, eta globe trotersak ere han egon ziren beraien emanaldiarekin.
Afaldu, dantzatu, trago batzuk hartu eta Zapatasen bukatu genun barran igota dantzan.
FLZ09, Film Laburren Zirkuitua

Apirilak 11 Film Laburren Zirkuitua Txinaraino iritsi zen.
Euskal etxeko terrazan egin zen emanaldia bertara hurbildu ziren 21 lagunentzat. Giro politta izan zen nagusi, eta zenbait film labur espero zena baino dibertigarriak suertatu ziren.
Kaleko zine antzeko zerbait egitea lortu zen inguruko bizilagunak ere parte hartu zezaten.
Filmak ikusi ostean inguruko jatetxe batera joan ziren denok.
KORRIKA16 ASIAN:HONG KONG, SHANGHAI eta HARRESI HANDIA

Korrikaren 16. edizioa ere Asiaraino iritsi zen. Hong Kongen hasi, Shanghaitik pasa eta Beijingeko Harresi Handian bukatzeko.
- Bere ibilbidea Hong Kongen hasi zuen martxoaren 29an Hong Kong Sevens errugbi txapelketa ikustera joan ziren euskaldunekin.
- Apirilaren 4ean, testigoa Shanghaira pasa zen. Yuyuan Shanghaiko alde zaharrean, talde argazkia atera eta txinatarren artean han gertatzen ari zenaren izugarrizko jakin mina piztu zen. Ondoren, Euskal Etxearen inguruko kaleetan zehar Korrikari eman zitzaion hasiera, urduritasun apur batekin duela 2 urteko Korrikan poliziak Korrika geratu egin bai zuelako. Fuxing lu, Taoping lu, Wuyuan lu lehenengo testigo aldaketa egiten da, Wulumuqi lu testigoaren bigarren aldaketa egiten da, Euskal Etxean bukatzen da korrikaldia, eta irrifarreak nagusi dira. Aurtengo edizioan Korrika hasi eta bukatu ahal izan dutelako. Arnasa hartu eta Iker Iriartek egindako bertsoak kantatzen dira. Indarrak berreskuratzeko bazkari bikainaz disfrutatu zen Euskal Etxean bertan.
- Apirilak 5ean testigua Beijingera pasa zen, eta Korrika historian lehen aldiz Harresi Handian egiteko asmotan. Kontutan izan behar da hau erronka izugarria zela, baina euskaldunak kokildu beharrean autobus bat alokatu eta hara joan ziren ilusioz beterik Asiako Korrika 16 han bukatzera. Eta eguraldi ona izateaz gain, Korrika ere egiteko aukera izan zuten trabarik gabe.
III. SQUASH TXAPELKETA

Shanghaiko Estadioa,larunbata goizeko 09:30ak,martxoko egun eguzkitsua, tenperatura ezin hobea.
Milaka pertsona estadio inguruan ta guztien artean: euskaldunak.
Goizeko hamarretan eman zitzaion hasiera III.Squash Txapelketari.
1. taldean: Andoni, Albert, Juan, Mikel Plazaola eta Jokin Fernandez jokalariak.
2. taldean: Gorka, Fernando, Unai, Jokin Gaztañazatorre eta Samu jokalariak.
Partiduak jokatzen doazen heinean jokalarien artean nekea nabarmentzen hasten da. 1.taldetik Hendaiako Oilarraren Iparraldeko dotorezia eta Beasaingo Bisontearen esfortzu sutsuak aipagarri, beraiek dira talde honetatik hurrengo txandara pasatzen direnak. Hauen atzetik eta hurrengo txandara pasa gabe geratzen dira Jokin Lintzea emakumezko ikusleen artean gustokoena eta Juan Bekaduna.
2.taldeko partidak jokatzen hasten dira, baina Samu oraindik agertu barik. Lasarteko Basurdea Unai, Durangaldeko Lehoia Jokin, eta Gorka Irungo Pointerrak berdintsu geratu dira. Azkenik Samu iristen da, berandu noski, barkamena eskatu arren ez da zigorraz libratzen. Antolakuntzakoak finalera iritsi nahi badu jokatzen dituen partida guztiak irabaztea eskatzen dio, 4 partidu jarraian alegia. Ta Dragon(s)ak zigorra onartzen du eta 4 partidak segidan jokatu ta irabazi gainera.
Azkenik finala,Shanghai Sport Centreko giroa pil pilean dago. Hendaiako Oilarra eta Dragonsen arteko finala beraz. Partidu zaila, baina espektakulu polita benetan. 1.go seta 14-13 Andonik azken tantua egin eta irabazteko errez daukala dirudi. Baina txarra egiten du! Kontzentrazioa galtzen du, bere buruarekin haserretu ta Samurentzat set hau.
2.seta Andonik umore txarrez hasten du, ta horrek ez dio lagunduko. Samuk ordea, jokatzen jarraitzen du,ondo baina ezin hobeto jokatzen du gainera.Tantuz tantu, Samuk irabazten du seta, finaleko partidua, txapelketa ta kopa noski.
TAICHI IKASTAROA Emakumearen Eguna ospatzeko

Aurten, Emakumearen Eguna ospatzeko, Shanghaiko Euskal Etxeak Taichi ikastaro bat eman du. Horretarako Wan Laoshi Taichi eta beste arte martzialen maixu txinatarra bertaratu zen, han bildu ginen guztioi taichi oinarrizko mugimenduak irakasteko.
Erraza ematen duen arren, kontzentrazioa eta oreka mantentzea beharrezkoak dira.
Taichiaren bidez kultura txinatarra gertuagotik ezagutzeko aukera itzela honen ostean, elkarrekin bazkaldu genuen partehartzaileak.
KONTU KONTARI sortzen da, ShanghaikoEuskalEtxeko albistegia
2009ko martxoak 1ean argitaratzen da lehendabiziko aldiz Kontu Kontari albistegia.
Hilabetekari honen helburu nagusia bazkideei hilabete hortako ekintzen berri ematea da.
Kontu Kontari elebiduna da, horrexegatik artikulu batzu euskaraz daude idatzirik eta beste batzu gazteleraz.
Zuk ere e-mail bidez jaso nahi baduzu, esaiguzu: shanghaikoeuskaletxea@gmail.com
2008ko URREZKO ABAKOA JUANITO SARASOLARI

2009ko otsailak 15 igandean, Urrezko Abakoa emateko ekitaldia ospatu genuen Shanghaiko Euskal Etxean. Juanito Sarasolari eman zitzaion Urrezko Abakoa.
Ekitaldi guztia Mikel Usandizagak aurkeztu zuen, Juanitoren Orkliko lankidea eta aurtengo Euskal Etxeko Batzarraren kideetako bat.
Juanito Sarasolak, saria jaso baina lehen hitz batzuk esan nahi izan zituen eskerrak emateko hara hurbildu ziren guztiei eta saria jasotzeak berarentzako suposatzen zuen ohoreagatik.
Ondoren agurra dantzatu zitzaion, egungo euskal etxeko lehendakariaren eskutik bertatik, Estibalitz Gete.
Agurra dantzatu eta gero, euskal etxeko lehendakariak eta lehendakari ohiak Alex Arriolak Urrezko Abakoa eman zioten.
Saria eman ostean, Amets Arzallus bertsolariak espreski Juanitori idatzitako 3 bertso kantatu zitzaizkion ekitaldira bertaratu ziren guztien eskutik.
Ekitaldia amaitzeko, hamaiketako jateari ekin zitzaion. Hamaiketakoa euskalduna izan zen, patata tortila, kroketak, arkume txuletilak, entsaladila rusa... dastatzeko aukera egon zen besteak beste, Alaitz Villenari eskerrak, gure txefa.
Ekitaldira 30 bat lagun hurbildu ziren, euskaldunak eta euskal etxeko bazkideak batipat.
Juanito Sarasola 2002an iritsi zen Txinara, Ningbo herrira, Orkli enpresarekin lan egitera. Garai horietan ez zen euskal etxerik Txinako lurraldean eta Txinan zehar banaturik zeuden euskaldunak biltzen hastea erabaki zuten euskal etxe bat sortzeko asmotan. Gaur egungo Shanghaiko Euskal Etxearen fundatzaileetako bat da beraz, gure Juanito. Horregatik eta euskal kultura zein euskal etxea mundura ezagutzera egin duen lanagatik erabaki zen berari ematea Urrezkoa Abakoa.
2009ko DANBORRADA

Urtarrilaren 20ean Shanghaiko Euskal Etxean danborrada ospatu zen.
Bazkaritxoa tripa betetzeko eta indarrak hartu ostean denok danborra jotzera ekin genion.
Giro politta egon zen.
2008ko ARGAZKI IRABAZLEA
2008ko Argazki Lehiaketako argazki irabazlea honako hau da,txinadak kategoriakoa, ondo ikusten ez bada ere plastikozko botila guzti horien azpian txinatar bat dago bere bizikleta-karritoan.
Iñaki Sanchezek bidalitako hau izan da argazki irabazlea, zorionak!!!
ARGAZKI LEHIAKETA, 2008ko abendua
Argazki lehiaketa martxan jartzeko zuen partaidetza beharrezkoa izango da, eta horretarako hainbat kategoria ezberdin definitu ditugu. Jasotako argazki originalenari, politenari edota deigarrienari sari bat emango zaio.
++KATEGORIAK:++
1.Txinadak: txinatarren artean bizi garela eta, deigarri iruditzen zaigun edozerrek balio dezake.
2.Paisaiak: lagunekin konpartitu nahi dezuten edozein pasaik balioko luke.
3.Txinatarrak: txinatarrekin argazkiak; lagunak, langileak, ezagunak...
4.Parrandak: aurpegi barregarriak, txorakeriak...
5. Gure Euskal Etxea: Euskal Etxean egiten dugun edozein ekintzako argazkiak.
ZUEN ARGAZKIEN ZAI GELDITZEN GARA!
I. EUSKAL PRODUKTUEN LEHIAKETA: TXAKOLIA

2008ko azaro hasieran ospatu zen lehen aldiz Euskal Produktuen Lehiaketa. Oraingo hontan Txakolia aukeratu zen dastagai. Baina lehen edizio hau berezia izan zen, zergartik? Bizkaitarren eta Gipuzkoarren arteko apostua lehian egon baitzen. Apostuan ia nongo txakolia den hobea frogatu nahi izan zen.
Arrazoi horrexegatik epaimahaikideak bi taldetan banatu ziren, batetik bizkaitarrak ta bestetik gipuzkoarrak.
Dastaketa sakon eta zehatza amaitu ta irabazlea Gipuzkoako txakolia izan zen.
Edozein apostuan suertatzen den moduan, apostua galtzen duenak zer edo zer eman behar du zorretan, ta kasu honetan gure lagun Iñigo Zabala bizkaitarra izan zen zorra ordaindu zuena. Hori dela eta, egunero Kunshaneko baserrian bazkaltzen duten euskaldun guztien aurrean hauxe oihukatu behar izan zuen: Gipuzkoakoa da munduko txakolirik hoberena!
1.go SQUASH TXAPELKETA, 2008ko martxoa

Lehen aldiz Euskal Etxeak Squash txapelketa antolatu du Shanghaien.
Partaide ugari izan ziren baina gizonezko hutsak tamalez. Liskar, izerdi ta par artean jokatu ziren partiduak.
Finalistak Samuel ta Mikel Usandizaga izan ziren, partidu latza benetan, irabazle kopa etxera M.Usandizagak eraman zuen.
BABAJANA KUNSHANEN 2007/11/24

Urteroko legez aurten ere, Txinan zehar bananduta gauden euskaldunak, babarrunak jateko gonbidapena jaso genuen Shanghaiko Euskal etxetik.
Babarrun jai bat aurrera emateko, pertsona askoren partaidetza behar izan da, adibidez Metalocauchoko partaideek 10kg babarrun gorri eskuratu zizkiguten, eta gainera ez nolanahikoak, Tolosakoak!!! Baita ere Ibarrako langostinoak dastatzeko aukera izan genuen eta baita ere Bizkaiko eta Gipuzkoako txorixoak, denak goxo-goxoak.
Gonbidapen honi baiezkoa 65 pertsonek eman genion, eta Azaroaren 24an jarri genuen data. Shanghaiko Euskal Etxeari dagokionez, hainbeste pertsona sartzeko lekurik ez dugunez, Kunshanen aurkitzen den arkitektura eta forma bizkaitarra duen baserrian egitea bururatu zitzaigun, bururatu eta egin, zeren eta baserriaren nagusiek (WinGroup, Orkli, Orbea, eta Oiarso euskal enpresak) gure proposamena onartu zuten.
Babarrunak egosteko egun bat lehenago gure bi sukaldari nagusiak (Alaitz eta Izaskun) bertara gerturatu ziren jakiak preparatzera, bertan Fagor Industrialek jarria daukan sukaldean oso errez egosi ziren babarrunak, baita ere txorixoa, urdaila, eta txerri txuletak ez ziren falta izan lagungarri bezela eta dena prest utzi zuten hurrengo egunerako
Shanghai-en bizi direnentzat baserrira joateko autobusa antolatu zen, eta baserrira iristerako Kunshanen bizi diren euskaldunek mahaia jarrita eta entsalada mahai gainean prest zuten dastatzeko.
Otordurako Errioxako ardoa izan zen, eta babarrunarekin primeran dastatu genuen. Postrea berriz etxeko arroz esnea, kanela ta guzti, benetan zapore bikainekoa …..ummmmm.
Ondoren tertuliak izan ziren, eta nola ez, mus partidak ere bai, ainbat ordago entzun ahal izan ziren Kunshaneko baserrian.
ON EGIN DIGULA!!!
Lehen aldiz KORRIKA Txinan, 2007ko Martxoa.

Txinako lurraldeetan barrena lehenengo KORRIKA
(Beijing 03/24, Shenzhen 03/28, Shanghai 03/31)
Martxoaren 31-eko asteburuan bukatu egin zen Shanghaien, Euskal Etxearen eskutik, lehen KORRIKA TX1-a.
KORRIKA TX1-aren ospakizunak, txinan barrena banaturik dauden Euskal Etxeko bazkide guzitiak batzea eduki zuen helburu, honek iraun zuen aste betean zehar.
Euskal Herrian gertatzen den antzera, Euskara omentzea eta plazara zabaltzea izan zen ideia, baina kontuan hartuta Txinak dituen distantzia handiak ezinezkoa izan zen testigua eskuz esku ibiltzea. Ala ere lehen KORRIKA TX1-aren ospakizunean zuzenean parte hartzeko aukera eskaintzen saiatu ginen bazkide guztiei. Helburu honetarako, testigua Txinan gure bazkideak banatzen diren hiri nagusienetatik igaro zen.
Petoak, testigua eta pankarta gainean harturik hasi egin zen Tian An Men plazatik lehen korrikaldia Martxoaren 24an. Bertatik Txinako ekialdeko kostaldea iparratik hegoaldera gurutzatu ostean. Shenzhen hirira iritxi zen bigarren eguna ospatzeko hilaren 28an. Handik berriz ere iparraldera, Shanghaiera hain zuzen ere. Bertan lagun mordoa bildu ginen, kaleetan barrena egin zen korrikaldian baita horren ostea Euskal Etxean antolatu zen KORRIKAJAIAN. Bukatzeko jaialdirako bereziki idatzitako bertsoa kantatu zuten parteartzaile guztiek.
Oroitzapen izugarria geratu da lehen KORRIKA TX1 ospatu ostea, ala nola , argazki, bideo eta histori ezberdinak ez dira falta izan. Baina batez ere azpimarratu beharra dago, jaialdia antolatzeko, materiala lortzeko eta berau txinako txoko guztietan bizi diren euskaldunei bialdu arazteko egindako ezfortzua.
2006ko Urrezko Abakoa Ibarretxe Lehendakariari.

Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak jaso zuen Shanghaiko Euskal Etxeak lehendabiziko aldiz ematen duen Urrezko Abako saria.
Juan Jose Ibarretxe lehendakariak jaso zuen Urrezko Abakoa, Euskal Etxeko urteurrena ospatzeko sorturiko saria, Shanghaiko Euskal Etxeko Lehendakariaren eskutik. Ibarretxeri saria emateko arrazoi nagusienak, instituzioetan egindako lana eta gizaki gixa erakusten duen gertutasuna izan ziren.
Vitoria-Gasteiz. Lehendakaritzan ospatutako ekitaldi motxean, Juan Jose Ibarretxen urtero Shanghaiko Euskal Etxeak banatzen duen urteroko saria jaso zuen, instituzioetan egindako lana eta gizaki gisa erakusten duen gertutasunaren aitorkuntza gisa.
Euskal Etxearen izenean aurtengo batzordeko kideak (Juan Ignacio Motiloa, Mario Inchausti, Ainhoa Ondarzabal eta Pablo Fano) eta Sozio korporatiboen izenean, ORKLI enpresa (Oscar Paz) gerturatu ziren lehendakariari saria ematera.
Euskal Etxeko saria, Urrezko Abakoa izenekoa, lehen edizio hontan Juan Jose Ibarretxe Lehendakariari eman zitzaion, Euskaldun Guztien lehendakari gisa baina baita erakusten duen gizatasunaren seinale.
SHANGHAIKO EUSKALETXEKO 2. MUS TXAPELKETA

Joan zen Martxoan burutu zen Shanghaiko Euskal Etxean, Shanghaiko 2. Mus Txapelketa. Txapelketa honetan, 9 bikotek hartu zuten parte helburu bikoitz batekin; Natxo-Javier (aurreko urteko txapeldunak) bikotea gailendu eta 2. txapelketa hontako txapela irabazi.
Txapelketa, 4 eta 5 bikotez osatutako bi taldetan banatu zen, eta liguila eran jokatu zen lehenengo fase hau. Ondoren, talde bakoitzeko lehenengo bi bikoteek semifinala eta ondorengo finala jokatzeko aukera izango zutelarik.
Nahiz eta partida danak oso gogorrak izan, 4 bikote izango ziren semifinaletara aurrera egingo zutenak eta bi bakarrik finala eta txapela irabazteko gai izango zirenak.
Beraz, eta bi semifinal gogorren ostean, x-x eta Niki-Jokin osaturik bikoteek finalerako txartela lortu eta azkenengo hauek izan ziren 1-3ko emaitzaz 2. Txapelketa honen irabazleak.
ZORIONAK BERAZ IRABAZLEEI ETA ESAN, DAGOENEKO, GUTXIAGO FALTA DELA HURRENGO TXAPELKETARAKO!!!
2006ko Maiatza Shanghain:Aitor eta Izaskunen zorion festara ba al datoz?

Egia esan, ezkontzak ugariak dira Txinako Shanghai hiri honetan. 17 milioi biztanle dituen “hiri txiki” honetan egunero ikusten dira holakoak, baina ezkontza bi euskaldunen artekoa bada, gauzak aldatu egiten dira.
Aitor Etxezarreta eta Izaskun Arretxe, gurea dugun Euskal Etxean ezkondu ziren, Juan Ignacio Motiloak eta Josué Vargasen gidaritzapean burutu zen ceremonia bitxi eta parregarri batean. Ezkontzak, euskal etxean ari garenon talde lan paregabea utzi zuen argitara. Aurretik aipatutako Juan Ignacio Motiloa eta Josué Vargas aparte, Euskal Etxeko bazkide eta partaide diren pertsona asko hartu genuen parte festa ikusgarri honen prestakuntzan: jantziak pentsatu eta egin, bazkariaren menua eta egitekoak, txistulariak, dantzariak, … denetarik izan genuen ezkontzan eta ikus daitekenez ez dauka benetako euskal ezkontza bat izan genuen gure Euskal Etxean (leihotik arrituta begiratzen zuten Txinatarrak kontutan hartzen ez baditugu behintzat).
Ezkontz aurretiko, ezkontzan zehar eta bereziki ezkontza ondorengo giroa ezinhobea izan da ikus dezakegunez. Bertan 30 bat pertsona inguru bildu gara, euskaldunak, katalanak, galiziarrak barne eta jaiak luzera jo du… HURRENGO EGUNEKO BURUKOMINAREN ZAI...
Munduko Euskaletxeetako web orrietan onena inauguratzen da, Txinako Euskaletxeko Web Orria

Azkenean eta bide luze bat ibili izan ondoren lortu arte, Txinako Euskaletxeak, gureak, badu web orria.
Web orri honek munduan hedatzen laguntzeaz aparte, erreserbak egiteko eta bazkide eta lagunen topagune izateko tresna ezin hobea da.
Azkenik, web orri honen sortzean parte hartu duten pertsonei eskerrak ematea besterik ez dago bazkide guztion izenean, eskuzabaltasun osoz gure proiektua eraikitzen lagundu baitigute. Eskerrak Maider Saracibar-i, eskuzabaltasun osoz bere asteburuak gure web orriaren diseinua egiteari eskaini dizkiolarik. Eskerrak gasteizko Odei S.A. empresari ere bai, guztiz dohain bere teknologia eta jakinduria gure web orria dagoenik erabilgarriena egiten lagundu digularik. Eskerrik asko, beraz, Jose Manuel, Iñigo eta Arturo-ri proiektu honetan laguntzearren.
Honela, www.chinaeuskaletxea.com web orria inauguratutzat ematea besterik ez zaigu gelditzen. Goza dezagun ba.